Etxe Zuriko Fotokazetaritza Elkarteak urteko argazki politiko izendatu du honako irudia, zeinetan modu ikusgarrian bere hegazkinetik jaisten ari den Donald Trump presidente ohiak eta tximista deigarri batek bat egiten duten. Argazkiaren egilea The New york Times komunikabideko argazkilari Doug Mills da, beste hainbat alditan saritua izan dena.
Zenbat alditan entzun dugu irudi batek hamaika hitzek baino gehiago esaten dutela? Batzuetan irudiko detaile guztiak zaintzea ezinezkoa izango da (tximista hura adibidez) baina gainerako gehienak gure esku daude. Hori dela eta, edozein antolakunderen agerraldi, ekimen eta eszenifikaziotan oso garrantzitsua da pentsatzea zein irudi eman nahi dugun, argazkia eta bertan agertzen diren detaileak oso adierazgarriak izateaz batera, ongi gogoratzen diren elementuak baitira.
Leave A Comment