WhatsApp plataformarik trasbertsalena da, herritar gehienek erabiltzen dute, adina, generoa edo klase soziala edozein dela ere. Hori dela eta, udal-komunikaziorako tresna eraginkorrenetako bat da, udalei biztanleekin konektatzeko aukera ematen die informazio praktikoa eta interesgarria zuzenean bidaliz.
Hori da Donezteberen kasua; izan ere, ohiko agenda-abisu eta jarduerez gain, herri erdiguneko mugikortasunean garatzen ari den aldaketen berri eman nahi du, eta besteak beste, WhatsApp bidezko informazio-zerbitzua martxan jarri du.
Garrantzitsua: edozein euskarri edo kanal komunikazio-plan estrategiko batean kokatu behar da. KASUtik Doneztebeko Udalari laguntzen ari gara bere plangintza egiten, Larraungo eta Arakilgo udalekin egin dugun bezala, eta laster hasiko gara ezartzen.
Leave A Comment