Heldu diezaiogun udal komunikazioari herritarrak eta onura komuna erdigunean jarriz

Oroitz Zabala Cia
Komunikazio aholkularia
Krisi garaiak aukera garai ote? Batek daki, argi dagoena da beharrak dauden garaiak aukera garai badirela.
Soilik Nafarroako Udal handienen %25ean aurki dezakegu komunikazioan formakuntza duen langilerik eta bakarrik %16ak dauka sare sozialak barnebiltzen dituen komunikazio plan estrategikoa; hala adierazten du 2020 bukaeran eginiko “Escuchar más para servir mejor. Interactividad en las redes sociales de los ayuntamientos de Navarra” ikerketa akademikoak. Hala ere, komunikatzeko beharra geroz eta handiagoa da eta pandemiak eremu digitalari arreta berezia ematea ekarri du.
Horixe da 2021ean sortutako KASU komunikazio agentziaren bokazioa, udalei komunikazioa hobetzen laguntzea. Nola? Zer eta nola komunikatu aholkatuz, komunikazioa planifikatuz eta beharrei prebisioz aurre hartuz, sareetan arreta zerbitzua hobetuz, komunikabideekin harremana sendotuz, irudi korporatiboa zainduz eta, hau dena, herritarrak erdigunean jarriz.
Eta gutxi balitz, gure zerbitzuei esker udal langile eta ordezkariei lan karga arinduko dizuegu beste eginkizunetarako denbora gehiago izan dezazuen.

KOMUNIKATU
konektatzeko

KOMUNIKATU
eraldatzeko

KOMUNIKATU
gehitzeko
GURE BALOREAK